Komunikazio Politika

Aholkularitza Politikoa

Etengabeko kanpaina da gaur egungo leloa. Ezin dugu gure komuinikazioa hauteskunde garaietara mugatu. Hiritarrek, hedabideek, gizarte eragileek...Guztiek eskatzen dute informazioa. Gardentasuna. Elkarrizketa.

Lehenik eta behin, beraien beharrak eta eskaerak entzungo ditugu tentu handiz; modu aktiboan. Mezu koherente, sendo eta erakargarriak sortuko ditugu ondoren; publiko eta interesatzen zaizkigun talde ezberdinekin konektatzen ditugun mezuak. Jarraian, momentuan egokiena den komunikazio kanal edota erreminta hautatuko dugu; berritzaileena, edota, zergatik ez, tradizionala. Helburu estrategikoa izango da geure iparrorratza.

"Zeure irudia, sinesgarritasuna eta ospea hobetu nahi badituzu, partekatu, konbentzitu".

  • Horretarako, hurrengo proiektuetan lagun zaitzaket:
  • - Komunikazio estrategiaren barne dagoen kontaketa garatuz.
  • - Publikoen araberako diskurtsoak idatziz.
  • - Hedabideekin erlazio iraunkorrak sortu eta mantenduz.
  • - Gainontzeko interes talde/stakeholderrekin erlazionatuz.
  • - Krisi garaietarako planak garatuz.

Hauteskunde Kanpainak

Lan eta denbora asko pasa duzu zeure herri, hiri, erregio edota nazioarentzat proiektu bat diseinatuz; zure proiektua, zure partiduarena.

Informazioz gainezka dagoen gizarteak, ez du politikaz eta politikariez deus jakin nahi. Baina zuk egoerari buelta eman behar diozu. Egin ezazu kanpaina ezberdin bat; betiko edukinak eta branded content teknikak batuz; osoko kanpaina izan dadila; hautesleei balioak eta interesa pizten dizkieten edukinak sortuz. Ez zaitez betiko publizitateak eragiten dituen mezu errepikakor eta aspergarrietan erori. Istorio erakargarria sortuko dugu elkarrekin. Informatu, erakarri eta akziora daraman kontaketa alegia.

"Iritsi da zeure militante eta hiritarrekin partekatzeko momentua...hautesleekin.
Zure proiektua kontatzeko momentua".

  • Horretarako, hurrengo proiektuetan lagun zaitzaket:
  • - Komunikazio estrategia diseinatzen.
  • - Hautagai politikoaren kontaketa, storytelling-a, sortzen.
  • - Publizitate kanpaina eraikitzen(offline & online): diseinu eta irudi grafikoa, ikusentzuneko ekoizpena, irratia, telebista, Internet.
  • - Hedabideekin erlazionatutako kudeaketa.
  • - Kanpainako ekitaldien antolaketa.

Erakunde Komunikazioa

Komunikazio Korporatiboa

Galderak?