Erakundeen Komunikazio Publikoa

Gobernu Komunikazioa

Erakundeen sinesgarritasun eta ospeaa kinka larrian daude krisia, mesfidantza eta korrupzio kasuak direla medio. Hiritarrak gardentasuna, zintzotasuna eta leialtasuna exijitzen dizkigute erakunde publikoen kudeaketari dagokionean. Sinesgarritasuna eta konfidantza errekuperatu nahi baditugu, kontzeptu hauek izan behar dira gure ekintzen ardatz nagusi.

Helburu hori lortzeko, zure eguneroko lanean ezinbestekoa bihurtu da komunikazio profesionalaren kudeaketa; erakundearen organigraman goikaldean dagoen ardatza baita komunikazioa, zure berrautaketa jokoan baita. Kudeaketa proaktiboa; helburu argiak dituena; neurgarria, bai kuantitatiboki eta baita kualitatiboki ere. Ospeaa mantendu edota areagotu nahi baduzu, kudeatu komunikazioa modu egokian; geure garaiko adierazle garrantzitsuena baita ospea edota erreputazioa.

  • Horretarako, hurrengo proiektuetan lagun zaitzaket:
  • - Iritzi publikoa ezagutzen, zer pentsatzen duen, zer behar duen eta zer exijitzen duen.
  • - Gobernu garairako komunikazio estrategia diseinatzen.
  • - Mezu, kontaketa eta diskurtsoaren diseinu eta eraikuntzan aholkatzen.
  • - Erakunde kanpaina publizitarioak diseinatzen.
  • - Informazio nahiz giza kontzientziazio kanpainak garatzen.
  • - Hedabideekin erlazioak kudeatzen.
  • - Harreman publikoetako ekintzak antolatzen.

Komunikazio Korporatiboa

Komunikazio Politikoa

Galderak?