Gertuko Begirada

El pensamiento es la principal facultad del hombre, y el arte de expresar los pensamientos es la primera de las artes.
- Étienne Bonnot de Condillac -

Itziar Garcia BIO

Haurtxo jaioberriak besapean ogi bat dakarrela esan ohi dugu. Nik, aldiz, bokazio argi bat nekarren: komunikazioa.

Txikia nintzenetik nuen pasio hark formakuntza eta ezagupenak areagotzera eraman ninduten. Urte hauetan guztietan marken eraikuntza eta garapenean, estrategian eta planifikazioan aritu naiz buru belarri; ospea eta irudi korporatiboak bereziki landuz.

Komunikazio eta harreman publikoekin erlazionatutako proiektuak garatzen ditut hainbat sektoreetan (politikan, erakundeetan, hauteskundeetan edota enpresa arlotan). Era berean, komunikazio eta irudi publikoarekin zerikusia duten erakunde nahiz fundazioekin ari naiz elkarlanean.

Azken urteotan zehar, erakunde publiko eta alderdi politikoekin lan egiteko aukera zoragarria izan dut; ordezkari politikoekin aholkulari lanak eginez, gobernu estrategiak garatuz eta hauteskunde kanpainak diseinatu eta aurrera eramanez (autonomikoak, foru eta udal hauteskundeak, europear hauteskundeak eta Kongresu nahiz Senaturako hauteskundeak).

Enpresa munduari dagokionean, Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat korporaziorekin lan egin dut marketina eta komunikazioa kudeatzen.

Aholkularitza

Alderdi politiko eta erakunde publikoen aholkulari moduan marka garapena, plan estrategikoak garatzen ditut hautesleen aurrean nabarmentasuna eta posizeionamendu egokia lor ditzaten.

Edukinak

Ideia, pertsona eta marka ezberdinen hautesle edota erosleari modu erakargarrian iritsiko zaizkion mezu eta edukinak sortzen ditut. Elkarrizketa mantenduz eta inoiz beren zereginak eten gabe.

Zubiak Eraikiz

Marketing arloko azken berrkuntzak alderdi politiko, hiri, enpresa eta erakunde publikoen komunikazio planetan txertatzen ditut, betiere zubiak eraikiz; marketin politiko edota publikotik enpresara eta alderantziz.

Galderak?